I. TOPAKETA EGUNA ITSASONDON Ekainak 30

Ongizate batzordetik, DENON ARDURA DELAKO lemapean, berdintasuna lantzeko ekitaldi sorta antolatu genuen ekainaren 30erako.
Larunbat goizean elkartu eta bi taldetan banatu ginen, gizonezkoak batetik eta emakumezkoak bestetik, berdintasunaren gaia ikuspegi ezberdinetatik lantzeko. Ondoren elkarrekin bildu eta ateratako ondorioak elkarbanatu genituen. Bitartean, umeek berdintasunaren inguruko murala margotu zuten plazan. Festa giroan jarraitu zuen gero egunak, batukadak lagundutako poteoarekin eta herri bazkariarekin.
Arratsaldean,  Mikrometrajeak emanaldia izan genuen, ikus-entzunezko lanen bidez, mikromatximoak aztertuz. Eguna bukatzeko, zumba saioa eta DJa izan zituzten.
Eguneko argazkiak ikusi nahi badituzu, klikatu HEMEN.