GAZTAIN JANA

GAZTAIN JANA 
Azaroaren 4-ean, urtero bezala, Gaztain Jana egin genuen Itsasondon. Iaz bezala, herriko plazan egitea erabaki zen, jendea gerturatzeko aukera gehiago eta eguraldi txarra egin ez gero leku aproposa zela pentsatuz.
Eguraldiak lagundu ez zuenez, arratsaldean mendi buelta egiteko plana ezin izan zen burutu, baina aurreikusita zegoen bezala, 17.00-etan elkartu eta Kulturgunean Shrek pelikula ikusi zuten haurrek. Gustora ibili ziren epelean.
Bitartean, herriko plazan, suak pizten hasi ziren gaztainak 19.00-ak inguru prest egon zitezen.
Nahiz eta euria eta hotz egin, jende mordoa elkartu ginen eta suaren epelean, gaztainekin, txorixo eta txokolate pintxo, sagardo eta ardoarekin giro polita suertatu zen.