BADATOR KORRIKA ITSASONDORA!

Martxoaren 30ean hasiera eman zitzaion Korrikaren XX. edizioari, Otxandion jende mordoxka bat elkartu eta harrera beroa izan zuen euskararen aldeko jai honek. Egun guzti hauetan Euskal Herriko herriak igaroko ditu eta laister iritsiko da Itsasondora. Euskarak gutxiago merezi ez duela eta jai mundiala antolatu dugu egun horretarako, animatu eta etorri!
EGITARAUA
APIRILAK 7, OSTIRALA
17:00 KORRIKA TXIKIA ITSASONDOTIK ARAMARA
Arratsaldeko 17:00etan Itsasondoko plazatik Aramara abiatuko da korrika txikia.
Ondoren, MERIENDA ETA JOLASAK Araman
19:30 POTEOA HERRIAN ZEHAR
21:30 AFARIA HERRIKO PLAZAN
Tikeak Kaxintanen eta Lurdesen dendan salgai 5 eurotan. Erosteko azken eguna apirilak 5.
23:00k aldera ZIGOR DZ Esne Beltzako DJa
 
GURASO ELKARTEAK ANTOLATUTA AKANPADA GAUA IZANGO DA
 
APIRILAK 8, LARUNBATA
03:30 LUZAKETAN HERRIKO PLAZAN
04:00 aldera KORRIKA PASAKO DA ITSASONDOTIK! DENOK PLAZARA ONGI ETORRIA EMATERA!
KORRIKA EGIN ONDOREN GOSARIA BANATUKO DA KAXINTANEN
 
 
[ Informazio gehiago: www.korrika.eus ]