OTSAILAK 18 - ITSASONDOKO ARBEL PAISAIAREN ONDAREA EZAGUTZEKO TXANGOA

Otsailaren 18an, larunbata, txango bat egiteko asmoa dugu gure herriak barne hartzen duen paisaiaren ondarea ezagutzeko asmoz.
Paisaia horren barruan, dakigun bezala, Itsasondon arbel meategiak dauzkagu eta hau 1856an Ferrocarril del Norte enpresaren lehenengo memoria eta aurrekontua erredaktatu zenean ezagutu zen, izan ere, lurraren azterketa geologiko bat egin zen eta honi esker jakin ahal izan zen hareharriak zeudela Telleriarten, burdina Zerain-Mutiloan eta arbela Itsasondon.
Garai honetatik aurrera beraz, Itsasondoko jarduera ekonomikoaren norabidea erabat aldatu zen, nekazaritzaz gain arbela erauzteari eta eraldatzeari ekin baitzitzaion.
 
Gure inguruan daukagun paisaia ezagutzeko aukera aparta izango dugu Ondartez-eko kidearen azalpenei esker, beraz, animatu!
 
EGUNA: OTSIALAK 18, LARUNBATA
ORDUA: GOIZEKO 10:00etan
LEKUA: HERRIKO PLAZAN ELKARTUKO GARA
 
EMAN IZENA KAXINTANEN ETA LURDESEN DENDAN!
 
 

Eguna: 
Larunbata, 2017, Otsaila 18
Ordua: 
10:00