IRAILAK 28 - DOKUMENTALA | UNO POR CIENTO ESQUIZOFRENIA

Irauten dituen hogeitabost minutuak lehor, gogor eta sosegurik gabeak dira, gehiengo mortalak ez ikusiarena egiten duen arren, eskizofreniak mundu osoan 52 milioi pertsonari eragiten dio eta pertsona hauek jasaten duten tabu soziala pitzatu nahi izan dute zuzendariek.
Protagonistak eskizofrenia duten pertsonak dira, kamara eta mikrofono aurrean jarri eta itzulingururik gabe duten gaixotasunaz, nola eragiten dietenaz eta burua kontrolatu ezinaz hitz egiten dute dokumental honetan.

Eguna: 
Asteazkena, 2016, Iraila 28
Ordua: 
19:00