Ernio-Gatzume – Aralar – Izarraitz Korridore Ekologikoa

Europar Batasunak biodibertsitatearen galerari aurre egiteko espezieak eta hauek bizi diren tokiak (habitatak) babesten ditu. Babestutako toki hauek “Natura 2000 Sarea” osatzen dute eta Europako biodibertsitate galera geldiarazteko tresna nagusia da.

Baina habitat naturalen zatiketa biodibertsitatearen galeraren arrazoi nagusia da. Hau dela eta Babestutako toki horiek gordetzen duten ondare naturala kontserbatze aldera horien arteko lotura naturala bermatzea ezinbesteko da. Horrela sortzen da EAEko Korridore Ekologikoen Sarea. Bere helburu nagusia Natura 2000 Sarearen lotura eta  koherentzia ekologikoa bermatzea da.

Ernio-Gatzume - Aralar - Izarraitz Korridoreak beraz, hiru Babesgune horiek ekologikoki lotzea bilatzen du. Hau, bete-betean sartzen da Itsasondoko udalerrian, udalerriko 113,7 ha hartuz.  Udalerriaren Ipar-mendebaldean kokatzen da Murumendi mendiaren inguruan hain zuzen ere.

Hauek dira Korridore ekologikoek bilatzen dituzten xede orokorrak:

  • Habitat naturalen zatiketarekiko sentikorra den faunaren mugikortasuna baimendu.
  • Korridorea osatzen duten elementuetarako erabilera erregimen eta kudeaketa neurriak proposatu, kontserbazioa eta errestaurazioa helburu dutenak.