Lasarte Bidea (Berostegiko Eremua)

TOPONIMOA Berostegi
AUZOA Lasarte Bidea
NATUR GUNEA Korridore Ekologikoen Amortiguazioa Gunea
DESKRIBAPENA Inguru honek landa eremuko elementuak (bereziki belaze eta larreak) eta erreka bazterreko haltzadiak konbinatzen ditu, Zubine errekaren inguruan. Hala ere, tramu gehienetan erriberako basoaren kontserbazio-egoera ez da izan beharko lukeen bezain ona edota erabat galdu da. Hau dela eta, azken urteetan Itsasondoko Udala, Aranzadi Zientzia Elkartearekin elkarlanean erreka ertz hauetako landaredia berreskuratzen saiatzen ari da. Inguru hauetan ondare naturalaren kontserbazioaren ikuspegitik garrantzi berezia duten hainbat animalia espezie aurkitu daitezke, hala nola, ur zozoa edo bisoi europearra.
KOKAPENA Ortoargazkia